XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZEHATZE-ESPEDIENTEAREN EBAZPENA

Errepidezko garraio mekanikoei buruzko arloan egindako urratze baten zioz, Antonio Oliva Mateo jn.ari,41.000 pezetako zehapena ezartzeko,90-9-21eko 90/741. Foru Aginduaren bitartez ireki zitzaion BI-1-1252-O-90. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa, alegia, ezin egin izan da baina, interesatuak, isun horren aurka, Bizkaiko Foru Aldundiari, hura jakinerazi eta biharamunetik zenbatu beharreko hamabost (15) asteguneko epearen barruan, gorabidezko errekurtsoa jarri ahal izango dio, Administrazio Prozedurari buruzko indarreko Legeko 122 eta baterako artikuluetan xedaturikoaren arabera, eta honako ediktu hau jendaurrera azaldu da, aipatutako Legezko testuaren 80.3. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz.

Aipatu zehatze-espedientea Etxebarriko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita.

Zenbateko hori, Bilbo Aurrezki Kutxaren edozein sukurtsaletan, 35-60140-3. k/k.ean abonatu ahal izango da, espedientearen zenbakia adierazi eta sarreraren frogagiriaren bikoizkina Garraio Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaiolarik.

Bilbon, 1990.eko urriaren 22an.

Garraioen Foru Diputatua, Martín Martínez Muñoz.